Munduko jakintsurik tontoena

Book cover
Inaxito Albisu Errenterian jaio zen 36ko Gerra baino lehen. Inaxito Albisuk egin dituenak ezin dira etxe partikular batean egin. Inaxito Albisuk ez dizu sekula erantzungo uste zenuen bezala. Batez ere, âegoki eta zuzenâ bada zure leloa. Inaxito Albisu orain eta hemen zergatik aipatzen dudan? Haren bizitzako pasarteak moldatu dituelako âMunduko jakintsurik tontoenaâ antzezlana ontzeko Oier Guillan idazleak. Hortaz, Peru-txiki protagonista da Inaxito, eta hura elkarrizketatzera doan kazetaria izango ginateke guztiok. Hasiko gara hura ezagutzen, harrituko gara erantzunekin, ernegaraziko gaitu batetik bestera doan adimenarekin, barre eta negar egin dezakegu jakintsurik tontoenaren munduan. Jasoko ditu egilearen irudimen bizkor eta mugagabeak protagonistak esan zituenak, asmatu zituenak, baita esango lituzkeenak ere. Eta biak, bai Oier bai Inaxito, ezagutzen dituen honek, aitortzen du autoreak fideltasunez errespetatu duela protagonistaren biografia eta bere egin dituela haren egia gezurrezkoak. Elkarrizketa ezinezko eta oparo honetan, taula gainean baino bizitzaren antzokian jokatu behar den lan honetan, badago zer ikasi. Eskerrak ematea besterik ez da geratzen, eskutan hartzea Maria de Bernardok eginiko artista-liburua, guztion hatz mamiek Mikelazulon dagoen liburuaren azal epeleko tolesdurak miatu diatzela.
add to favoritesadd

Users who have this book

Users who want this book

What readers are saying

What do you think? Write your own comment on this book!

write a comment

What do you think? Write your own comment on this book

Info about the book

Series:

Unknown

Rating:

3.5/5 (1)

Your rating:

0/5

Languge:

English

Other books by this author

Do you want to exchange books? It’s EASY!

Get registered and find other users who want to give their favourite books to good hands!